XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2. GIDA.

AURRERAPEN ZIENTIFIKOAK.

EGINKIZUNAK.

Gida hau zeure etxean egin beharko duzu.

Horretarako komeni litzaizuke esku artean dituzun liburuak edo beste edozein material kontsultatzea.

Irakasleak aurretiaz seinalatuko dizkizun gaietako bati buruzko erredakzioa egin beharko duzu.

(Zeure koadernoan egin).

1. Gaia: Euskadiko industriaren garapena.

2. Gaia: Euskadiko nekazaritzaren garapena.

3. Gaia: Teknikaren garapenaren ondorio negatiboak.

3. GIDA.

ZIENTZILARIAK.

EGINKIZUNAK.

Ariketa hau liburutegian egingo duzu.

Ondo aurkeztutako lan bat egin behar duzu, gero irakasleak ebaluatu egingo dizu eta.

Egingo duzun lana, irakasleak seinalatuko dizkizun zientzilariei buruz izango da: Fleming, Ochoa, Curie, Elhuyar, Braun, Hillary, Torricelli, Wegener, Zworjkjn, Bell, Eisntein, Barnard...

Behar bezala egin ahal izateko, ordea, jarraian irakur ditzakezun arauei jarraitu beharko diezu.

Arreta handiarekin irakurri, egiten hasi aurretik.

1) Aurkezpen-orria.

Gaiaren titulua.

Taldeko ikasleen izenak.

2) Zientzilariaren izena eta datu pertsonalak: - jaiotzako data.

- jaioterria.

3) Egin zituen ikasketak eta ikerketak.

4) Dibujoak eta argazkia (inoiz ere ez liburuetako ebakinekin).

5) Lana egiteko erabili dituzun liburuen tituluak, honako era honetan.

Adibidez: TALDEA: .